
Urtarrilaren 18ko Udal Batzarrean, Udalak udal langileen oporraldia 10 egun gehituz luzatzea erabaki zen. Erabakia zinegotziek ahobatez hartu zuten, langileek berau ondo merezia zutela argudiatuz.
Hurrengo batzarrean Udal langileen %20eko soldata igoera aztertzekotan geratu dira.
Gaurkoan, Itsasondoko Arau Subsidiarioen berritze prozesuaren lehenengo eztabaida saioari ekingo diogu, etxebizitzen gaia landuz. Gure lana, Itsasondon zenbat etxebizitza egin behar diren, etxebizitza hauek non kokatu behar diren eta itxurari dagokionez nolakoak izan behar diren zehaztea izango da. Honetarako ahal den heinean adostasuna bilatuz.
Honenbestez, lanean hasiko gara!
Gaur, honako hauek bildu gara
- Maite, Arantxa, Luix, Danel,Joan Mari, Joxe Luix Jaione, Xabi, Joxe, Joxe Mari, David, Rosa (Laia ) Zuberoa (laia).
Hil bakoitzeko bigarren asteartean, Itsasondon altzari, elektragailu eta baliorik gabeko traste zaharren bilketa egingo da. Trasteren bat atera nahi duenak, bezperan eta iluntzeko 20:00etatik aurrera atera behar du, zabor bilketako puntu batera. Gainera aldez aurretik trasteak zein puntutan utzi behar diren adierazteko, "Sasieta Mankomunitatea" enpresaren 943 161555 erantzungailu automatikora deitu behar da edo info@sasieta.net posta elektronikoa erabili