
Lehiaketa oposaketa bidez Itsasondoko dinamizatzaile baten plaza betetzeko deituriko lehiaketa-oposaketan, URTARRILAREN 29AN, BIGARREN froga azterketa praktikoa gainditu duten izangaien zerrenda:
IZEN DEITURAK
AINITZE AZURMENDI ALUSTIZA
Erreklamazioak aurkezteko epea OTSAILAREN 22a bitarte, bera barne izendatzen da.
Itsasondoko Herri Ostatuak laister izango ditu bere ateak irekiak; bertako lanak ia amaituta bait daude. Tabernari eman beharreko azken ikuituen artean dago tabernari IZENA jartzea.
Asmo honekin eta herritar guztiek parte hartu dezaten lehiaketa bat antolatu dugu. Otsailaren 8ra bitartean tabernari jartzeko izen proposamenak helerazi behar dizkiguzue; iristen zaizkigun izen guztien artean bat aukeratuko dugu eta berau saritua izango da.
Izenen bat otu zaizuen guztiek gurekin harremanetan jartzeko ondorengo bideak dituzute:
Denen artean ziur izen politten bat bilatzen dugula gure tabernarentzat.
Itsasondoko Udalak, Nagusia 27ko behean kokatuta dagoen Udalaren Herriko Taberna ustiatzeko lehiaketa bidezko esleipena egingo du.Lehiaketa hau arautuko duten oinarri zehatzak Itsasondoko Udalean eskuratuko ahal izango dira. Dokumentazioa aurkezteko epea azaroaren 14ean amaitzen da.Informazio gehiago Udaletxera etorriz (9:00-13:00) edo 943 881170 telefonora deituz.
Itsasondoko Udalak maila ertaineko dinamizatzaile bat kontratatzeko erabakia hartu du. Dinamizatzaileak jornada erdiko lanaldia izango du eta kontratua urtebete eta bi urte arteko denboraldikoa izango da.
Postuaren oinarri zehatzak 2007/10/05 eko GAO-n argitaratu dira.Eskaerak aurkezteko epea urriaren 25ean amaitzen da.

Datorren Apirilaren 24ean, asteartea, sukaldaritza ikastaro bati emango diogu hasiera. Ikastaroa Itsasondoko Arbel-aitz elkartean izango da eta 30 orduko iraupena izango du. Iaz hasitako ikastaroaren jarraipen moduko ikastaroa izango da, baina oraingo honetan pintxo eta kaxueliten ordez euskal sukaldaritza landuko da
Itsasondoko udalak, Kale Nagusia 27ko lokalean taberna jartzeko asmoa duenez; taberna egokitzeko lanak lehiaketara ateratzeko deialdia egin du. Iragarkia otsailaren 9ko GAO-n argitaratu da.Lehiaketara proposamenak aurkezteko epea Martxoaren 7an amaituko da. Informazio eta zehaztasun gehiago udaletxean bulego orduetan.
2007ko urtarrilaren 22an egindako ez ohiko bileran Udalbatzarrak etxez etxeko laguntza zerbitzua, jardunbide irekiaren bidez kontratatzeko lehiaketa deialdia egitea onartu zuen. Lehiaketara aurkezteko epea Martxoaren 12an amaitzen da.Informazio gehiago udaletxean bulego orduetan
Arau Subsidiarioen berritzearekin hasi garenetik etxebizitzen gaia lantzen aritu gara orain arte. Gaurkoan ekipamenduak landuko ditugu: datozen urteetan Itsasondok zein ekipamendu behar dituen, zeintzuk priorizatu behar diren eta non kokatu behar diren eztabaidatu eta adostuko dugu denon artean. Gaurkoan honako hauek bildu gara:Xabi, Maite, Iker, Emma, Pili, Luis, Jaione, Jose Luis, Joxe, Juan Mari, Manuel, David, Ana Mari, Josetxo, Dani, Rosa eta Zuberoa.
Gaurkoan ere lan-talde polita eratu dugu eta lanari ekin diogu!