Itsasondoko Udala

Herriko berriak

ANDRA MARI JAIAK 2010

ABUZTUAK 15 IGANDEA.

 9:00etan: Goiz eresia

 11:00etan :Meza Nagusia.

 12:00etan: Hamaiketakoa goiko plazan. Bertsolariak Amuriza eta Jon Sarasua.

 13:00etan: Toka txapelketa Goiko Plazan.

 18:00etan: Pilota partida, beheko frontoiean.

 Neskak palaz: Nagore Arozena eta Ainhoa Montes, Uxue Fernandez eta Maider Mendizabalen aurka.

  Mutilak eskuz: Goikoetxea eta Mujika, Sukia eta Biain-en aurka.

  20:00etan:Sagardo dastaketa izango da beheko plazan.

hamaiketakoa

toka txapelketa

Irakurri gehiago | argazkia erantsi

APIRILAK 1, KAXINTANE HERRI OSTATUAREN IREKIERA

 kaxintane

Apirilak 1, asteartea, Kaxintane herri ostatuaren irekiera izango da. Arratsaldeko 7etan irekiko ditu ateak eta herritar guztiak gonbidatuak daude. Zorterik hoberena opatzea besterik ez zaigu geratzen.

argazkia erantsi

SUKALDARITZA IKASTAROAREN HASIERA OTSAILAREN 19an

Otsailaren 19an emango zaio hasiera "SUKALDARITZA BERRIA" izeneko ikastaroari. Ikastaroak 30 orduko iraupena izango du eta astearte eta ostegunetan izango da arratsaldeko 7etatik 8:30etara bitartean.

Ikastaro honetan gaurregungo sukaldaritza berriko platerak eta teknikak erabiltzen erakutsiko digute; irakasle lanetan Carlos Montilla sukaldaria izango da.

argazkia erantsi

GOIERRI KOLORE ERAKUSKETA

GOIERRI KOLORE ERAKUSKETA
ITSASONDOKO UDALETXEKO ARETO NAGUSIAN erakusketa ikusgai egongo da abenduaren 18tik abenduaren 23ra bitarte.

ORDUTEGIA:
Astelenetik ostiralera goizeko 9etatik 14etara
Larunbatean abenduak 22 arratsaldeko 4etatik 6,30 etara
Igandean abenduak 23 goizeko 11etatik eguerdiko 1etara

Hamabi lagunen testigantzak bildu dituzte egileek adierazpen artistikoan. Denek ezaugarri bera dute: bizimoduaren gorabeherek eraginda emigratzea erabaki zutela noizbait, eta eskualde honetan egin dute topo.

argazkia erantsi

Nagusia 7 ­etxeko 1. solairuan koka­tzen den Udalaren jabe­tzako etxe­bizi­tza errentan ematea

Urriaren 29an egindako udal batzarrean, Udalak Nagusia 7. zenbakian 1. solairuan duen etxebizitza errentan emateko baldintza plegua onartu zuen.

Eskaerak aurkezteko epea abenduaren 10etik urtarrilaren 3a bitartekoa izango da.

Baldintzak eskuragarri izango dira udal bulegoan, lan egunetan, goizeko 9etatik 13etara bitartean.

Informazio gehiago 943881170

argazkia erantsi

ODOL EMAILEAK

Odol emaile zareten guztioi  eta etorkizunean izatea gustatuko litzaizuen guztiei, Urriaren 24ean , asteazkena, arratsaldeko 7etatik 9etara bitartean, Itsasondoko batzar aretoan, Gipuzkoako Odol Emaileen Elkarteak odol emateak antolatu dituela jakinerazten nahi dizuegu

argazkia erantsi

ITSASONDO, ABUZTUKO JAIAK 2007

  

ABUZTUAK  15, ASTEAZKENA -ANDRA MARI EGUNA

  9:00   GOIZ ERESIA

11:00   MEZA NAGUSIA

12:00 HAMAIKETAKOA, BERTSOLARIEZ LAGUNDURIK.. (goiko plazan)

13:00 TOKA TXAPELKETA (goiko plazan)

18:00 PILOTA PARTIDA, NESKAK PALAN

19:00 PILOTA PARTIDA AFIZIONATUAK, ESKUZ BINAKA

20:00 SAGARDO DASTAKETA

 

 

argazkia erantsi

SAN JUAN SUA 2007

Ekainaren 23an, San Juan bezpera, Herriko plazan, ohiko San Juan Sua piztuko da. Bertan, suaren inguruan solasean gauden bitartean, sardina eta txorixoa dastatu eta sargado freskoa edateko aukera izango da. Itsasondoar guztiak gonbidatuta zaudete.

argazkia erantsi

ODOL EMAILEAK APIRILAREN 2an, ASTELEHENA

Odol emaile zareten guztioi  eta etorkizunean izatea gustatuko litzaizuen guztiei, Apirilaren 2an, astelehena, arratsaldeko 7etatik 9etara bitartean, Itsasondoko gimnasioan, Gipuzkoako Odol Emaileen Elkarteak odol emateak antolatu dituela jakinerazten nahi dizuegu. Bertaratuko zaretenoi aldez aurretik eskerrak ematearekin batera oraindik odol emaile ez zaretenori lehen urratsa ematera animatzen zaituztegu.

Irakurri gehiago | argazkia erantsi
Syndicate content