

9:00 GOIZ ERESIA
11:00 MEZA NAGUSIA
12:00 HAMAIKETAKOA, BERTSOLARIEZ LAGUNDURIK.. (goiko plazan)
13:00 TOKA TXAPELKETA (goiko plazan)
18:00 PILOTA PARTIDA, NESKAK PALAN
19:00 PILOTA PARTIDA AFIZIONATUAK, ESKUZ BINAKA
20:00 SAGARDO DASTAKETA
Ekainaren 23an, San Juan bezpera, Herriko plazan, ohiko San Juan Sua piztuko da. Bertan, suaren inguruan solasean gauden bitartean, sardina eta txorixoa dastatu eta sargado freskoa edateko aukera izango da. Itsasondoar guztiak gonbidatuta zaudete.

Nomadak Tx, filma ezaguna izango dugu ikusgai maiatzaren 11an, gaueko 9:30etatik aurrera Itsasondoko gaztetxean.Filma honetan Oreka Tx txalaprta taldeko bi kideek munduan zehar txalaparta lagun dutela bizitako abenturen berri emango digute. Guzti hau, musika eta irudi ikusgarriez lagundurik.Gonbita luzatua dago, ez zarete damutuko.


Datorren Apirilaren 24ean, asteartea, sukaldaritza ikastaro bati emango diogu hasiera. Ikastaroa Itsasondoko Arbel-aitz elkartean izango da eta 30 orduko iraupena izango du. Iaz hasitako ikastaroaren jarraipen moduko ikastaroa izango da, baina oraingo honetan pintxo eta kaxueliten ordez euskal sukaldaritza landuko da

Martxoaren 23an, ostirala, arratsaldeko 5:30etan Korrika Txikia izango da. Aramako plazatik abiatu da eta Itsasondoko kaleetan zehar igaroko da KORRIKA txikia. KORRIKA Itsasondoko plazan amaituko da eta bertan jolasak eta merienda izango da.
Martxoaren 24ean, KORRIKA 15a Goierrira iritxiko da Iruñerako bidean. Goizeko 8:10etan iritxiko da Itsasondora eta lekukoari bere ibilbidean euskaltzale guztiak lagun egiteko deialdia zabaltzen dugu.
Sorginemek, Itsasondoko Emakume Taldeak, ondorengo ekitaldiak antolatu ditu Emakumearen egunaren ospakizunetarako.
Martxoaren 19an, astelehena, Maite Franko ipuin kontalariaren emankizuna izango da Udal Liburutegian.Saioa haurrei ahalik eta egokien moldatzeko, bi zatitan banatuko da. Arratsaldeko 5etan 3-6 urte bitartekoentzat izango da. Arratsaldeko 6etan berriz 6 urtez gorako haurrentzako emanladiak jarraituko du.

Otsailaren 23an, ostirala, arratsaldeo 8:30etan, Itsasondoko Gaztetxean, Txema Garces eta Josetxo Goia-Aribe musikariek, Patxi Zubizarretaren amodiozko textuak musikatuko dituzte.Muxika eta literatura uztartuko dituen emanaldia izango da. Sarrera 3€ izango da.

Emanaldiaren ondoren afaria izango da Arbel-aitz elkartean 10€ren truke.