
Itsasondoko Herri Ostatuak laister izango ditu bere ateak irekiak; bertako lanak ia amaituta bait daude. Tabernari eman beharreko azken ikuituen artean dago tabernari IZENA jartzea.
Asmo honekin eta herritar guztiek parte hartu dezaten lehiaketa bat antolatu dugu. Otsailaren 8ra bitartean tabernari jartzeko izen proposamenak helerazi behar dizkiguzue; iristen zaizkigun izen guztien artean bat aukeratuko dugu eta berau saritua izango da.
Izenen bat otu zaizuen guztiek gurekin harremanetan jartzeko ondorengo bideak dituzute:
Denen artean ziur izen politten bat bilatzen dugula gure tabernarentzat.
Itsasondoko "Itsasondo 2.0" herri aldizkariak iadanik argia ikusi du. Aldizkari honen asmoa, Itsasondon gertatzen diren berri azpimarragarrienen berri ematea da. Bestetik herritarren ahotsa entzun dadin hainbat atal daude beraiei zabalik.
Bi-hiru hilabetean behin argitaratzea da asmoa eta espero degu herriatarren artean harrera beroa egitea Itsasondo 2.0 aldizkari honi.

GOIERRI KOLORE ERAKUSKETA
ITSASONDOKO UDALETXEKO ARETO NAGUSIAN erakusketa ikusgai egongo da abenduaren 18tik abenduaren 23ra bitarte.
ORDUTEGIA:
Astelenetik ostiralera goizeko 9etatik 14etara
Larunbatean abenduak 22 arratsaldeko 4etatik 6,30 etara
Igandean abenduak 23 goizeko 11etatik eguerdiko 1etara
Hamabi lagunen testigantzak bildu dituzte egileek adierazpen artistikoan. Denek ezaugarri bera dute: bizimoduaren gorabeherek eraginda emigratzea erabaki zutela noizbait, eta eskualde honetan egin dute topo.
Urriaren 29an egindako udal batzarrean, Udalak Nagusia 7. zenbakian 1. solairuan duen etxebizitza errentan emateko baldintza plegua onartu zuen.
Eskaerak aurkezteko epea abenduaren 10etik urtarrilaren 3a bitartekoa izango da.
Baldintzak eskuragarri izango dira udal bulegoan, lan egunetan, goizeko 9etatik 13etara bitartean.
Informazio gehiago 943881170
AZAROAREN 15ean, arratsaldeko 4:30etan (3-6 urte bitarteko haurrak) eta 17:15 (7 urtetik aurrera), IPUIN KONTAKETA IZANGO DA LUPE LEKUONAREN ESKUTIK ITSASONDOKO LIBURUTEGIAN
Itsasondoko Udalak, Nagusia 27ko behean kokatuta dagoen Udalaren Herriko Taberna ustiatzeko lehiaketa bidezko esleipena egingo du.Lehiaketa hau arautuko duten oinarri zehatzak Itsasondoko Udalean eskuratuko ahal izango dira. Dokumentazioa aurkezteko epea azaroaren 14ean amaitzen da.Informazio gehiago Udaletxera etorriz (9:00-13:00) edo 943 881170 telefonora deituz.
Odol emaile zareten guztioi eta etorkizunean izatea gustatuko litzaizuen guztiei, Urriaren 24ean , asteazkena, arratsaldeko 7etatik 9etara bitartean, Itsasondoko batzar aretoan, Gipuzkoako Odol Emaileen Elkarteak odol emateak antolatu dituela jakinerazten nahi dizuegu
Itsasondo Aztergai bekaren baitan dagoen dirulaguntza emateko oinarriak Itsasondoko Udalak 2007ko maiatzaren 2an egindako batzarrean, «Itsasondo Aztergai Beka» -ren deialdia eta berau arautuko duten oinarriak onartu zituen. Jarraian, oinarri hauek argitaratzen dira jendea jakinaren gainean jartzeko eta dagozkion ondorioak izan ditzan.
Informazio gehiago, sakatu azpian.