Itsasondoko Udala

Ordenantza Fiskala

admin(e)k bidalita Ast, 2002-11-25 23:00(e)an.
2008ko zerga ordenantzak aldatzea. Behin betiko onespena.

ITSASONDOKO UDALA

Ordenan­tza Fiskalak

Arauzko informazio publikorako epea inolako erreklamazio eta oharpenik gabe igaro ondoren, finko eta behin betiko­tzat ­jotzen dira Udalba­tza­rrak 2008ko urriak 27an eginiko osoko bilkuran 2009ko urtarrilaren 1ean indarrean sartuko diren Ordenan­tza Fiskalak alda­tzeko hasierako izaeran onartutako erabakiak ondorengo hauxe delarik:   

Ordenan­tza Fiskalaren 1. Eranskina Alda­tzea, Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zerga arau­tzen duena.

ERANSKINA

Tarifak segidan zehazten diren inporte hauetan ezar­tzen dira:

Poten­tzia eta ibilgailu mota                               Euro

a)  Turismoak:

9 z. fiskal baino ­gutxiagokoak .......................      25,76

9tik 11,99 z. fiskaletara bitartekoak ...............      64,86

12tik 13,99 z fiskalera bitartekoak .................    113,54

14tik 15,99 z fiskalera bitartekoak .................    143,66

16tik 19,99 z fiskalera bitartekoak .................    179,07

20 z. fiskaletik gorakoak ...............................    206,28

b)  Autobusak:

21 plaza baino ­gutxiagokoak .........................    142,61

21etik 50 plaza bitartekoak ...........................    225,77

50 plazatik gorakoak ....................................    296,21

c)  Kamioiak:

1.000 kg. baino ­gutxiagoko karga erabil .........      72,42

1.000 tik 2.999 kg. bitarteko karga erabil. ......    158,43

2.999 9.999 bitarteko karga erabil. ................    236,97

9.999 kg. tik gorako karga erabilgarrik. ..........    296,21

d)  Traktoreak:

16z. fiskaletik beherakoak ............................      30,25

16etik 25z. fiskaletara bitartekoak .................      52,81

25z. fiskaletik gorakoak ................................    166,38

e)  Trakzio mekanikozko ibilgailuak garraiaturiko
atoi eta erdi-atoiak:

1.000 kg. kargfa baliagarritik beherako eta 750 kg
gorakoak .................................................      30,25

1.000tik 2.999 kg. bitarteko karga erabil. .......      52,81

2.999gorakoak .............................................    166,38

f)  Gainerako ibilgailuak:

Ziklomotoreak .............................................        8,36

125 zk. rainoko motozikletak .........................        8,36

125etik 250 xkra. bitarteko motozikletak ........      14,38

250etik 500 xkra. bitarteko motozikletak ........      30,19

500etik 1.000 zk.ra bitarteko motozikletak ......      60,56

1.000 zk.tik gorako motozikletak ...................    121,05

Ordenanza arau­tzailea 1989ko irailaren 28an behin betiko one­tsi­rik izan zen eta onartutako ordenan­tza­ren testu osoa 1989ko abenduaren 30eko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen.        

Ondasun Higiezinen gaineko zerga arau­tzen duen 1. Eranskina Alda­tzea.

Eranskinaren aldaketa:

Landalur Ondasun Higiezinen gaineko Zergari aplikagarri zaion karga tasa %0,80koa da.

Hirilur Ondasun Higiezinen gaineko zergari aplikagarri zaion karga tasa.

a)  Industria edo zerbi­tzu erabilerako lurzoruan dauden ondasun hiritarren­tzat: %0,52.

b)  Gainerako ondasun hiritarren­tzat: %0,174

Ordenanza arau­tzailea 1989ko irailaren 28an behin betiko one­tsi­rik izan zen eta onartutako ordenan­tza­ren testu osoa 1989ko abenduaren 30eko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen.

Ordenan­tza Fiskalaren eranskina alda­tzea, Jabari Publikoaren erabilera pribatibo edo probe­txa­mendu bereziagatik ordaindu beharreko tasak arau­tzen dituena:

Indarrean dagoen Ibi tasa alda­tzea honako tarifa hauetara:

Ibilgailu baten­tzako edukiera duten garajeak 9 eurotako urteko tasa.

Ibilgailu bat baino gehiagoko edukiera duten edifiziotan, garajeak duen ibilgailu plaza kopuruengatik bikoiztuta kalkulatuko da ordaindu beharreko tasa.

Jabari publikoaren erabilera pribatiboa edo probe­txa­mendu bereziaren tasen Ordenan­tza Arau­tzailea 1998ko urriaren 1ean behin betikoz one­tsi­rik izan zen eta aipatu ordenan­tza­ren testu osoa 1998ko abenduaren 23ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen.

Ordenan­tza Fiskalaren Eranskina Alda­tzea, Zerbi­tzu Publikoak Eskain­tze­agatik eta Administrazio Ekin­tzak Egitegatiko Tasak arau­tzen dituena.

Lurzoruari eta hiri antolaketari buruzko legeak exigitutako hirigin­tzako baimenak ematearen tasa alda­tzea %4,5eko igoera aplikatuz honako hauetara.

6.010 euro bitarteko aurrekontua duten obrak 25 eurotako tasa ordaindu beharko dute.

6.011 eurotik 30050 eurotara bitarteko aurrekontua duten obrak 125 eurotako tasa ordaindu beharko dute.

30051 eurotik gorako aurrekontua duten obrak 250 eurotako tasa ordaindu beharko dute.

Establezimenduak ireki­tzeko tasa alda­tzea %4,5 igoera aplikatuz honako hauetara:

                                   Sailkatuak   Sailkatu gabeak

Industriak ....................................... 880,00      692,00

Merkatalak, zerbi­tzuak, hostalari­tza .. 528,00      396,00

Gasezko berogailua jar­tzea ..............    98,00       49,00

Iharduerarik gabeko biltegiak ........... 396,00      219,00

Nekazari­tza eta abel­tzain­tza­koak ...... 110,00       75,00

Ur hornidura tasa igo­tzea %8ko por­tzen­taian honako hauetara:

Euro

Etxe­bizi­tze­tan:

Ur kon­tsu­moa m³ bakoi­tzeko.........................        0,49

Azpiegiturak finan­tzia­tzeko kanona fijoa, hiruhila-
betean ....................................................        2,38

Azpiegiturak finan­tzia­tzeko kanona, m³ ..........        0,21

Kontadorearen kon­tser­bazioaren urteko kuota ........        10,00

Hiruhilabeteko ­gutxiengoa 15 m³ fija­tzen da.

Industria, taberna, komerzio e.a.

Ur kon­tsu­moa m³ bakoi­tzeko ........................        0,97

Azpiegiturak finan­tzia­tzeko kanona fijoa hiruhilabe-
tean ........................................................        4,75

Azpiegiturak finan­tzia­tzeko kanona m³ bakoi­tzeko            0,42

Kontadorearen kon­tser­bazioaren urteko kuota ........         20,00

Hiruhilabeteko ­gutxiengoa 15 m³ fija­tzen da.

Zabor bilketa zerbi­tzuko tasak igo­tzea %15eko por­tzen­taian honako hauetara:

Euro

Urteko tasa .................................................      69,00

Hirigunetik urrun dauden baserriak. Urteko tasa              31,50

Lokal komerzial, ileapaindegiak. Urteko tasa ..      69,00

Industria, almazen. Urteko tasa .....................    250,00

Merkatal edo industri Iharduera ezarri gabe industrial
guneetan kokaturik dauden pabeloiak. Urteko
tasa ........................................................    126,00

Taberna, jate­txe, elkarte, pen­tsio e.a. Urteko tasa           
...............................................................    313,00

Talleres Jaso S.A. Urteko tasa ..................... 1.882,00

Estolderiko tasak igo­tzea honako hauetara:

Euros

Inspekzio tasa ..............................................        1,35

Inspekzio eta kon­tser­bazio tasa .....................        9,00

Hileta zerbi­tzuen eta Udal hilerrian emakidak eman eta erabilera pribatiboak ematea.

Hileta zerbi­tzuei eta Udal hilerrian emakidak eman eta erabilera pribatiboak ematearen tasaren aldaketa %4,5ko por­tzen­taian honako hauetara:

Euros

A)  Hilobi erabilpena 10 urtetarako baimen ematea.   

Guru­tzea .....................................................        3,68

Plaka ..........................................................    286,00

Ida­tzia hizkiko ..............................................        1,75

Kon­tze­sioa ..................................................      96,81

Grabatua 1. eranskina ..................................    122,11

Grabatua 2. eranskina ..................................      77,41

Argazkia .....................................................      79,60

B) Gorpuzkien kaxen 25 urtetarako uztea.     

Kasa ...........................................................      82,00

Pol­tsa .........................................................        7,23

Plaka ..........................................................      70,96

Loron­tzia .....................................................      51,88

Ida­tzia (hizkiko) ...........................................        1,75

Guru­tzea .....................................................        3,57

Kon­tze­sioa ..................................................    144,07

C) Gorpuzkien kaxen uztea, epe osoa baino labu-
rragoa izaten bada, tasa, propor­tzionalki aterako da.

4.2.  Hobira­tze eta desobira­tze lanak

a)  Gorpuaren hobira­tzea.

Herritarra denean ........................................      57,63

Kanpotarra ..................................................      96,12

b)  Gorpuaren hobira­tzea panteoian ..........    182,60

c)  Doakionaren eskaeraz, gorpuzkien kaxara
zuzen­tzeko desobira­tzea ...............................      57,63

d)  Beste hilerri batetara eramateko .........      96,12

e)  Gainon­tzeko desobiraketak ezer ere ez.    

 

 TXAKURREN ORDENANTZA  Iragarkia I.Titulua: Xedea, aplikazio-eremua eta definizioakII.Titulua: Animaliak edukitzearen araubide juridikoa                1.kapitulua: izaera orokorreko arauak                2.kapitulua:Arriskutsuak izan daitezkeen animaliei buruzko berariazko xedapenakIII.Titulua: Zehatzeko araudia                1.Kapitulua: Animalien babesa                2.Kapitulua: Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak 


 I.Titulua: Xedea, aplikazio-eremua eta definizioak1.artikulua: xedeaOrdenantza honen xedea da, alde batetik, Itsasondoko udalerrian dauden animaliak babestu, eduki eta saltzeko arauak ezartzea, erroldatutakoak izan ala ez, bertan erregistratuak egon ala ez, animalion jabeen bizilekua edozein izanik eta bestetik, euren eta pertsonen arteko elkarbizitza armonizatzea ingurumenaren osasunerako eta pertsonen eta ondasunen lasaitasun, osasun eta segurtasunerako  balizko arriskuekin.Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeari buruzko erregimen juridikoa arautzen du, eta baimenaren beharrizana.2.artikulua: kanpoan utzitakoakOrdenantza hauetatik kanpo geratzen dira eta bakoitzari dagokion araubide propioaren arabera araututa egongo dira:a)ehizab)arrantzad)baso-animalien zaintza eta babesa euren natur ingurunean.e)zezenketakf)abeltzaintza, gizentzeko animalien hazkuntza gisa ulertuta, kontrola horretarako eskumena duten beste administrazio publiko batzuei dagokienean.g)animaliak esperimentaziorako eta beste helburu zientifiko batzuetarako erabiltzea.3. artikulua.    Definizioak.1.    Ordenan­tza honetan ­etxe-abere­tzat hartuko dira bizirik irauteko gizakiaren laguntasuna ezinbestekoa duten animaliak.         


2.    Etxe­kotutako animalia­tzat hartuko dira basoan eta aske jaio arren gizakiok ikustera eta gizakiok lagun izatera ohituta daudenak, eta orain bizirik irauteko gizakiaren laguntasuna ezinbestekoa dutenak.3.    ­Itxian hazitako basa-animalia­tzat hartuko dira basoan edo ­itxian jaio arren gatibualdiko baldin­tza­pean bizi izan direnak, eta ez, gero etxe­kotuak izan daitezen, ikaskun­tza­rako baldin­tza­pean.4.    Arrisku­tsuak izan daitezkeen animalia­tzat hartuko dira basatiak izanik ­etxe-abere gisa edo konpainiako animalia gisa erabil­tzen direnak eta, agresibitatea kontuan hartu gabe, gizakiak edo beste animalia ­batzuk hil­tzeko edo gauzei kalteak eragiteko gaitasundun espezie edo arrazatakoak direnak.               


Arrisku­tsuak izan daitezkeen animalia­tzat hartuko dira, baita ere, erregelamenduz zehaztutako ­etxe-abereak edo konpainiakoak eta, bereziki, ekainaren 1eko 101/2004 Dekretuko I. eta II. eranskinetan zehaztutako txa­kur-espezieetakoak, eta bertako 10.1.c) artikuluan izaera horretako­tzat izendatutakoak.          


5.    Ustiapen-animalia­tzat hartuko dira, giza ingurunera egokituak izan ondoren, gizakiari esker bizirik irauten dutenak, betiere irabaziak lor­tzeko helburuarekin, bai animaliekin eurekin bai animalioi esker lortutako ekoizpenekin.6.    Eduki­tzeko baldin­tza berezipeko txa­kur­tzat hartuko dira beraien ezaugarri etologikoengatik ­etxean eduki ahal izateko udal agintari­tzak baldin­tza berezidun­tzat izenda ditza­keen txa­kurrak. II.Titulua: Animaliak edukitzearen araubide juridikoa1.kapitulua: izaera orokorreko arauak4.artikulua:a)Animaliaren bat duenak higiene eta osasunezko baldintza egokietan eduki beharko du, aterperako leku egokian jarriz, janaria eta edaria emanez, albaitariaren sorospena eta gorputz ariketak egiteko aukera eskainiz eta bere espezie eta arrazaren behar fisiologiko eta etiologikoei dagokien moduko arreta eskainiz.2.    Bereziki, animalien mantenurako ­gutxieneko baldin­tza hauek ezarri dira:a)    Edateko ur eta elikagai nahikoa eta orekatua ematea, nutrizio eta osasun maila egokia izan dezan.   


b)    Espazio, aireztapen, hezetasun, tenperatura, argitasun eta aterpe egokia eta beharrezkoak eskain­tzea, animaliak inolako sufrimendurik izan ez dezan eta bizi­tzeko premiei eran­tzu­teko aukera eduki­tzeaz gain ongizateaz goza dezan.c)    Bizilekuak garbi, desinfektatuta eta desin­tsek­tatuta eduki­tzea, gorozkiak eta gernua aldian-aldian garbituz.               


d)    Ibilgailu batek ezin du animaliaren ohiko bizitokia izan.e)    Animaliak ibilgailu pribatuan garraia­tzeko ezinbestekoa izango da animalien­tzat nahikoa espazio izatea, aire libretik babestuta, animaliak gidariaren jardunari inolako trabarik egin gabe, trafiko-segurtasuna arriskuan jarri gabe eta ikuspuntu etologiko edo fisiologikotik animaliaren­tzat baldin­tza desegokirik gabe.f)    Aparkatutako ibilgailuren baten barruan animaliaren bat ­utzi bada, ibilgailuak ezin izango ditu egin 4 ordu baino gehiago aparkatuta eta, udan, ahal bada gerizpetan ­utzi beharko dira, beti ondo aireztatuta. g) Abereei jaten eman eta gaua beraiekin pasatzen duena animalia horien jabea kontsideratua izango da.h) Debekatua dago:-Animaliei tratu txarra ematea edo arrazoirik gabeko oinaze edo mina eta larritasuna zor diezaiekeen edozer gauza egitea.-Abandonatzea-Bizi ahal izateko behar duten janaria ez ematea edo higiene edo eta osasunaren ikuspuntutik egokiak ez diren tokietan edukitzea.-Animaliei mozketak egitea salbu albaitariak egiten dituenak.-Alkohola, drogak edo farmakoak ematea.-Kalean animaliak hiltzea, behar-beharrezkoak den kasuetan izan ezik.Debekatua dago baita ere:-14 urtez beherakoei edo ezinduei animaliak saltzea, ematea edo uztea, haien agintea duen gurasoen edo zaintza duen pertsonaren baimenik gabe.-Animalien kalez kaleko salmenta, baimenduak dauden merkatuetatik kanpo-Animaliak laborategi edo klinikei saltzea administrazioaren kontrolik gabe.-Animaliak salmentak bultzatzeko sari edo ordain gisa ematea, animalien ordainbidezko eskualdaketaren ondorio diren negozio juridikoak salbu.5.artikulua: Animalien identifikazioaa)Txakurren jabe edo edukitzaileak behartuta daude animaliok identifikatuta eta ohiko bizileku duten udalerriko udaletxeetan erroldatuta edukitzera; horretarako 1 hilabete izango dute, animalia jaio den edota eskuratu duten egunetik kontatzen hasita. Betebeharra udalerrian modu iraunkorrean bizi diren edo 3 hilabete baino gehiago daramatzaten animalien jabeak izango dute.

b)Identifikaziorako, txakurren lepoaren ezkerraldean mikrotxipa edo osagai elektroniko bat jarriko dio albaitari ofizialen batek, foru edo udal albaitariak, edo animalia txikientzat gaitutako albaitari pribatuak. Inplantazio hori Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren 1993ko maiatzaren 5eko aginduan ezarritakoari jarraituz egingo da.  Animalia identifika­tze­rakoan, albaitari ofizial edo gaitu jarduleak Kartilla Ofiziala eta animaliaren identifikaziorako agiri bat beteko ditu, eta 1993ko maia­tza­ren 5eko Aginduaren arabera sortutako Euskal Autonomia Erkidegoko Animaliak Identifika­tzeko Erregistro Orokorrean (AIEO) erregistra­tzeko eskabidea egingo du. Agiri hori eskuragarri izango dute interesatuek albaitari ofizialen edo gaituen bulegoetan. Ale bat lanean diharduen albaitariaren eskuetan egongo da, eta beste bi ale animaliaren jabeari emango zaizkio; aleetako bat Eusko Jaurlari­tzako Nekazari­tza eta Arran­tza Sailera bidali beharko du, NANaren fotokopiarekin batera, datuak AIEOan sartu ahal izateko.

 c)Animalien jabeak Euskal Autonomia Erkidegoko Animaliak Identifikatzeko Erregistro Orokorrari, AIEO-ri jakinarazi behar dio erregistro horretako datuetan izandako edozein aldaketa, hauetakoren bat aldatu denean:-Jabeari edo txakurrari buruzko datuen aldaketa.-Jabe aldaketa-Animaliari baja ematea, hil egin delako edo EAE-tik kanpo eraman delako behin betiko.-Animalia galdu egin delako edo lapurtu egin delako. 10 eguneko epean eman beharko da honen berri, baina animalia galdu edo lapurtu egin badu orduan 5 egunekoa izango da epea, galtze edo salaketa egunetik zenbatzen hasita.6.artikulua: edukitzeko baldintzakHiriko bide eta leku publikoetan txakurrak kontrolpean eta uhal batez loturik eduki behar dira. Uhalak egokia izan behar du animaliaren ezaugarrietarako, eta gehienez 2 m luze izan daiteke.Txakurra daukana edo txakurraz baliatzen dena izango da txakurrak eragindako kalte, galera edo eragozpenen erantzulea, nahiz eta txakurrak ihes egin edo galdu, KZ-aren 1905.artikuluan xedatutakoaren arabera.Txakurrek beren gorozkiekin herriko espaloi, bide, parke edo gainerako berdeguneak ez zikintzeko erantzukizuna beraien jabeek dute. Dena den, txakur jabeak, txakurrak aipatutako leku horietan egiten dituzten gorozkiak jaso egin behar ditu berehala. Idatz-zati honetan ezarritakoa bete­tzen ez dena arau-hauste arin­tzat joko da hondakinei buruzko apirilaren 21eko 10/1998 Legean, 34-4-c) artikuluan ezarritakoaren arabera. Hori guztia, aipatutako legeak baimendutako neurri osagarriak erabaki­tzeko aukeraren kaltetan izan gabe. Erroldatua edota erregistratua egon behar duen animaliaren eduki­tzaileak berak, edo berorrek baimendutako norbaitek salatu behar du, hala balitz, animalia galdu izana.7.artikulua: animaliak edukitzeko mugaka)Izaera orokorrarekin, baimenduta dago etxe-abereak edo etxekotutakoak ohiko bizilekuan edukitzea.b) Eskumendun udal agintari­tzak mugak jarri ahal izango dizkio animaliak eduki­tzeko baimenari edota eduki ahal den animalia-kopuru maximoari, animalion bizitokiaren ezaugarriak, instalazioen egokitasuna, eta higiene eta osasun baldin­tzak kontuan hartuta, eta auzokoen­tzat edo beste edozeinen­tzat, edo animaliaren­tzat beraren­tzat edo beste batzuen­tzat, egoera arrisku­tsu edo eragozpenen bat eragin dezaketen kasuetan.8.artikulua: abandonatutako animaliakAbandonatutako animalitzat hartuko da jatorriaren eta jabearen inolako identifikaziorik gabe egoteaz gain bakar-bakarrik dabilena, edo identifikazioa aldean eraman arren jabeak edo baimenduta dagoen pertsonak animalia galdu izana salatu ez duena. 9.artikulua: nola jardun animalia abandonatuen kasuan1.-Administrazioak bilduko ditu abandonatutako animaliak, horretarako zerbitzu propioaren edo itundutako bat erabiliz. Animalia atzeman eta garraiatzeko erabilitako baliabideen higiene eta osasun baldintzek egokiak izan behar dute eta ez diote animaliari alferreko sufrimendurik eragingo.2.-Aurreko puntuan aipatutako animalia horiek animaliak biltzeko zentroan egongo dira legeak ezarritako epean. Jabeak animalia berreskuratu nahi izango balu, jabea dela egiaztatzeaz gain, animaliaren mantenua eta egonaldiagatiko gastuak ordaindu beharko ditu.Animaliaren osasun egoerak, arriskugarritasunak edo sufrimenduak hala eskatzen duten kasuetan, aipatutako zerbitzuko albaitariaren iritzia kontutan izanda, epea behar beste laburtu ahal izango da.3.-Epe hori agortu ondoren, identifikatu gabeko animalia inork berreskuratu ez badu, honako neurriren bat hartu ahal izango da: animalia jabetu, animaliaren osasun egoera administratiboa erregula dezanari utzi edo, azken aukeran, sakrifizio eutanasiakoa gauzatu.Edozein unetan, konpainiako animalien zaintza beste pertsona fisiko edo juridiko batzuen esku utzi ahal izango da behin-behingoz.4.-Animalia identifikatua badago, jabeari jakinaraziko zaio, froga eta guzti, animalia jaso edota hartu egin dela, eta jabeak 7 egun baliodun izango ditu animalia berreskuratzeko, animalia zentro horretan edukitzeak eragin dituen gastuak ordaindu ondoren. Epe hori igarota eta jabeak animalia berreskuratu ez badu, aurreko idatz zatian aurreikusitakoa egingo zaio animaliari.5.-Animalia hiltzeko, kontzientzia berehala galaraziko dion prozeduraren bat erabiliko da, inolako sufrimendurik eragiten ez duena, albaitari baten kontrol eta erantzukizunpean. 10.artikulua: Nola jardun animaliak eraso egin badu1.    Animalia batek norbait eraso izanaren salaketa jaso edo horren berri daukan udal zerbi­tzuak erasoa egin duen animaliaren edota haren jabea identifika­tzen lagunduko duen datu oro bilduko du sala­tzailearengandik edo gertakarien jakinarazpena egin duenarengandik, eta berehala jarriko ditu datu horiek administrazio-espedienteaz arduratuko den agintari­tza­ren eskuetan, alegia, txa­kurra erroldatuta dagoen eta, halakorik ezean, jabea bizi den udalerriko udalaren eskuetan, eta dokumentazio guztia udal horretara eramango da.2.    Eraso­tze­rakoan hozka egin badu eta horrek lesioren bat sortu badu, erakunde eskudunak espedientea ireki dela jakinaraziko die Osasun Saileko Zain­tza Epidemiologikoko Unitateari eta foru aldundietako abere osasuneko zerbi­tzuei.               


Lesioak eragin dituen animaliaren jabeak 24 ordu izango ditu animalia berak aukeratutako albaitari ofizial edo gaitu batengana eramateko; animaliak, txa­kurra bada, behaketan egon beharko du hamalau egunez, baina egun-kopuru hori aldatu egin ahal izango da beste animalia ­batzuen kasuan edo unean uneko baldin­tza epizootiologikoek hala gomenda­tzen badute, betiere, txos­ten tekniko batek hartarako arrazoiak ematen baditu. Hozka egin eta 24 orduen epe hori igaro, eta jabeak txa­kurra albaitariarengana borondatez eraman ez badu, eskumena duen udal agintari­tzak eraman dezan eskatuko dio, eta animaliak jaso­tzen dituen zentro batean sar­tzeko edota isola­tzeko agindu ahal izango du (II. Eranskina). Errekerimendu hau ez bete­tzea arau-hauste larria izango da ekainaren 26ko 8/1997 Legeko -Euskadiko Antolamendu Sanitarioa- 36.2.b.1 artikuluan jasotakoari jarraituz, eta han esandakoa berma­tzeko kautelazko neurriak har­tze­aren kaltetan izan gabe. Dena den, egindako txos­tenaren edo egiaztagiriaren kostua animaliaren jabeak edota eduki­tzaileak ordaindu beharko du. Animaliak jabe edo eduki­tzaile jakinik izango ez balu, gertakarien berri jaso duen udal zerbi­tzua arduratuko da animalia jaso eta behaketan jar­tzeaz. Behaketaren berri eman beharko dio espedientea tramita­tzeko eskumendun udalari gertaerak izan eta 72 orduko epea baino lehen.Albaitariak behaketa egingo du zoonosia izateko arriskua dagoen ala ez ikusteko eta animaliaren izaera arrisku­tsua izan daitekeen ala ez ebalua­tzeko eta, III. eranskinean dagoen ereduari jarraituz, emai­tzari buruzko egiaztagiria/txos­tena bidali beharko du. Jabeak edota eduki­tzaileak, behin animaliari behaketa egin zaionean, 48 ordu izango ditu albaitariaren egiaztagiria/txos­tena bidal­tzeko espedientea izapide­tzen ari den udalari —lehen paragrafoan adierazitakoari—, udal horrek espedientean sar dezan. Udalak, dagokion foru aldundiko Abel­tzain­tza Zerbi­tzura eta Osasun Saileko Zain­tza Epidemiologikoko Zerbi­tzura bidali beharko du kopia bat. Behaketa hori egin ondoren arrisku sanitarioa dagoela ikusten bada, horretan diharduen administrazioak txa­kurra zentro batean sar­tzeko edota isola­tzeko edo, egoera horretan egonez gero, berdin jarrai­tzeko agindua eman dezake.3.    Eraso­tze­rakoan hozkadarik egin ez bada, jabeak edo eduki­tzaileak berak nahi duen albaitari ofizial edo gaitu batengana eraman beharko du txa­kurra; albaitariak animaliaren izaera arrisku­tsua den ala ez ebaluatuko du nahi duen denboran, eta egiaztagiri bat emango du. Jabeak espedientea izapidetuko duenari bidali beharko dio egiaztagiri hori.             


 11.artikulua: salbuespenak1.-Orain arteko artikuluetan xedatutakoa kontutan hartu behar den arren, itsu-txakurren laguntzarekin dabiltzan ikusmen urriko pertsonek sartu ahal izango dute txakurra leku, ostatu, establezimendu, lokal eta garraio publikoetara. Erreferentziazko establezimenduen artean daude ospitale publiko zein pribatuak, bai eta osasun laguntzarako beste zentro guztiak ere.2.-Ikusmen urriko pertsonak, aldez aurreko errekerimenduz, animalia itsu-txakurra dela egiaztatzen duen agiria erakutsi beharko du, eta dagozkion osasun errekerimenduak betetzen dituela egiaztatzen duena ere bai.3.-Itsu-txakurrak gaixotasun, agresibitate, garbitasun eza edo, orokorrean, herritarrentzako arriskutsua izateko itxurarik badu, ezin izango du aurreko artikuluan zehaztutako lekuetara sartu. 2.KAPITULUA: ARRISKUTSUAK IZAN DAITEZKEEN ANIMALIEI BURUZKO BERARIAZKO XEDAPENAK.12.artikulua: araubide orokorraTxa­kurren­tzat aplika­tze­koak dira Euskal Autonomia Erkidegoan txa­kurrak eduki­tze­ari buruzko uztailaren 1eko 101/2004 Dekretuan, arrisku­tsuak izan daitezkeen animaliak eduki­tzeko araubide juridikoari buruzko abenduaren 23ko 50/1999 Legea gara­tzen duen mar­txo­aren 22ko 287/2002 Errege-Dekretuan, eta aplikagarri diren beste araubide guztietan jasotakoak, eta aurreko tituluetan jasotakoa eta, bereziki, identifikazioari eta erregistroari dagokion guztia. 13. artikulua: Lizen­tzia1.    Arrisku­tsuak izan daitezkeen animaliak eduki­tzeko araubide juridikoari buruzko abenduaren 23ko 50/1999 Legearen babesean animalia arrisku­tsu­tzat sailkatutako edozein animalia eduki ahal izateko, administrazio-lizen­tzia lortu behar da, eska­tzailea bizi den udalerriko udalak emango duena edo, bestela, salerosketa edo txa­kurraren trebakun­tza egin deneko udalak –bizi den udalean horren berri eman ondoren–, betiere aurrez, ­gutxienez honako betekizun hauek bete­tzen direla egiaztatu ondoren:         


a)    Adinez nagusi izatea.b)    Hilketa, lesio edo torturengatiko, askatasunaren edo osotasun moralaren, sexu-askatasunaren eta osasun publikoaren aurka egiteagatiko, edo talde armatu edo narkotrafika­tzaile batekin lotura izateagatiko delituengatik kondenatua ez izatea, eta ebazpen judizial batek arrisku­tsuak izan daitezkeen txa­kurrak eduki­tzeko eskubidea kenduta ez izatea.c)    Arrisku­tsuak izan daitezkeen animalien araubide juridikoari buruzko abenduaren 23ko 50/1999 Legearen 13.3 artikuluan adierazitako zehapen osagarririk jaso ez izana, arau-hauste larria edo oso larria egin izanagatik. Lizen­tzia denbora baterako kendu izanak ez du esan nahi, hala ere, lizen­tzia gehiago eskura­tze­rik edo berri­tze­rik izango ez denik; hori bai, lizen­tzia eska­tze­rakoan, osorik beteta izan behar da aurreko zehapena, alegia, lizen­tziarik gabe egon beharreko aldiak bukatuta egon behar du.d)    Arrisku­tsuak izan daitezkeen animaliak eduki ahal izateko ahalmen fisikoa eta gaitasun psikologikoa izatea.e)    Hirugarren batzuen­tzako kalteengatiko eran­tzu­kizun zibileko asegurua formalizatuta izatea, estaldura ehun eta hogei mila eurotik (120.000) gorakoa izanik.Arrisku­tsuak izan daitezkeen txa­kurren jabeek, ekainaren 1eko 101/2004 dekretuko 13-3-e) eta 12. artikuluetan jasotakoarekin bat, aurreko idatz-zatian ezarritako baldin­tza­peko asegurua formaliza­tzeaz gain, animalia identifika­tzen den egunetik hasita hamar eguneko epean kontratatu beharko dute aseguru hori, dagokion erregistroan sartu baino lehen.Aseguru hori beste aseguru ­batzuen barruan egon daiteke, baina edozein kasutan ere, kontratazioak egiaztagiri baten bidez one­tsita egon beharko du, aipatutako 101/2004 dekretuko III. eranskinean jasotako ereduaren araberakoaren bidez. Egiaztagiria aseguru-konpainiak egindakoa izango da. Bertan, aseguruak babestutako txa­kurraren identifikazioari berariazko erreferen­tzia egingo zaio eta aseguruaren efektu-data eta mugaeguna zehaztuko dira.Txa­kurraren jabearen ardura izango da animalia bizi den artean eran­tzu­kizun zibilerako aseguru horren babespean eduki­tzea eta asegurua indarrean manten­tzea, horretarako beharrezko berri­tzeak eginez, hala behar denean.f)    1.    idatz-zati honetako b) eta c) paragrafoetan ezarritako betekizunak dagozkien erregistroek egindako egiaztagiri negatiboen bidez eraku­tsiko da. Ahalmen fisikoa eta gaitasun psikologikoa lehen ere aipatutako mar­txo­aren 22ko 287/2002 Errege Dekretuan xedatutakoari jarraituz lortutako ziurtagirien bidez egiaztatuko dira.              


2.    Lizen­tzia administratiboa, interesatuaren eskariz, alkate­tzak eman edo berrituko du, 50/1999 Legean xedatutakoari jarraituz, aurreko idatz-zatian ezarritako betekizunak egiaztatu ondoren.3.    Lizen­tzia bost urterako izango da eta berritu egin ahal izango da iraupen bereko segidako aldikadatan. Hala ere, lizen­tziaren indarraldia galdu egingo da aurreko idatz-zatian ezarritako edozein betekizun bete­tzen ez denean. Lizen­tzian ageri diren datuetako edozein alda­tzen bada, titularrak alkate­tzari jakinarazi beharko dio aldaketa gerta­tzen den egunetik zenba­tzen hasita hamabost egun baino lehen.         


4.    Bide judiziala edo administratiboa erabiliz emandako administrazio-lizen­tzia bati kautelazko neurriak ezar­tzen bazaizkio edo lizen­tzia hori ken­tzen bada, ez da izango beste lizen­tzia berririk ematerik edo lizen­tzia bera berri­tze­rik, harik eta egoera hori aldatu arte.5.    Artikulu honetako 1. paragrafoan eskatutako betekizunak bete gabe emandako lizen­tziek ez dute inolako baliorik izango eta, beraz, titularrak ez duela lizen­tziarik ulertuko da.             


14. artikulua.    Arrisku­tsuak izan daitezkeen animalien erregistroa.1.    Lizen­tziaren titularrari dagokio txa­kurra arrisku­tsuak izan daitezkeen animalien udal erregistroan sar­tzeko eginbeharra, lizen­tzia eskuratu eta hurrengo egunetik zenba­tzen hasita, hamabost eguneko epean.2.    Arrisku­tsuak izan daitezkeen animalien udal erregistroari jakinarazi beharko zaio animaliaren salmenta, eskualdaketa, dohain­tza, lapurreta, herio­tza edo galeraren berri, hala jasota ­utziz dagokion erregistro-orrian.3.    Arrisku­tsua izan daitekeen animalia Euskal Autonomia Erkidegotik kanpoko beste udalerri batera lekualda­tzeko, betiko edo hiru hilabetetik gorako aldikadarako, jabeak ezinbestean egin beharko ditu dagozkion inskripzioak udal erregistroetan.4.    Animaliaren titularrak artikulu honetan agindutakoa bete­tzen ez badu, dagokion zehapen administratiboa egingo zaio, 50/1999 Legeko 13. artikuluan xedatutakoari jarraituz.        


15. artikulua.    Segurtasun neurriak.1.    Arrisku­tsuak izan daitezkeen animalien jabe, hazle edo eduki­tzaileek indarrean dagoen legerian hiritarren segurtasunerako ezarritako arau guztiak bete­tzera derrigortuta daude, animalia horien eta gizakion arteko elkarbizi­tza­rik hoberena berma­tzeko xedez eta biztanleriari ahalik eta eragozpen ­gutxien eragiteko.2.    Arrisku­tsuak izan daitezkeen animaliak leku edo espazio publikoetan egoteko animaliok darama­tza­nak eta kontrola­tzen dituenak aldean eraman beharko ditu Ordenan­tza honetako 17. artikuluan aitatutako lizen­tzia administratiboa eta animalia hori arrisku­tsuak izan daitezkeen animalien udal erregistroan izena emanda daukala egiazta­tzen duen ziurtagiria.3.    ­Etxalde, lande­txe, txa­let, lursail, terraza, patio edo beste edozein leku mugatutan dauden eta arrisku­tsuak izan daitezkeen animaliek lotuta egon beharko dute, baldin eta leku horietara sartu edo hurbildu daitezen lagunak eta animaliak babesteko besteko azalera, altuera eta itxi­tura egokidun lekuan ez badaude.4.    Arrisku­tsuak izan daitezkeen animalien hazle, hezi­tzaile eta salerosleek animaliok eduki­tzeko instalazio eta baliabide egokiak izan beharko dituzte.5.    Arrisku­tsua izan daitekeen animalia lapurtu edo gal­tzen bada, titularrak gertakari horren berri eman beharko dio arrisku­tsuak izan daitezkeen animalien udal erregistroko arduradunari, gertaeraren berri izan eta, gehienez, berrogeita zor­tzi orduko epea pasatu baino lehen.16. artikulua.    Salbuespenak.Jabeak zenbait betekizunetatik salbue­tsi ahal izango dira, baldin eta inguruabarrak kontuan izanik, halaxe komeni bada. Honako kasu hauetan gerta daiteke hori:a)    Animaliok fun­tzio sozial batekin erabil­tzen dituzten erakunde publiko edo pribatuak direnean.b)    Ganadua zain­tzeko, babesteko eta maneia­tzeko, bai eta jarduera zinegetikoetarako ere, txa­kurrak erabil­tzen dituzten nekazari­tzako ustiategiak direnean. Txa­kur horiek ezingo dute 50/1999 Legean jasotako legez kontrako ekin­tza­tan jardun.c)    Lan eta kirol arloko probetan parte har­tzeko aukeratu behar diren txa­kurrak direnean; erakunde eskudunak baimendu eta ikuskatuko ditu txa­kur horiek. Indarrean dagoen araudian eta Ordenan­tza honetan ezarritakoaren arabera, ez dira onartuko borroka eta erasoetan parte hartu behar dutenak.17. artikulua.    Garraioa.Arrisku­tsuak izan daitezkeen animalien garraioa animalien ongizateari buruzko berariazko araudiari jarraituz egin beharko da, eta inguruabarrek eskatutako neurri prekautorioak hartu beharko dira, garraioaldian eta zamalanetan per­tso­nen, ondasunen eta beste animalia ­batzuen segurtasuna berma­tzeko.


 SALAKETA, IKUSKAPENA ETA KONTROLA18. artikulua.   Salaketa,   Ikuskapena eta kontrola.1.   Ordenantza honetan jasotako betebehar eta legehausten salaketa edozein pertsonak egin ahal izango du udaletxean, salaketa infrakzioa froga dezakeen egoki eritzitako dokumentuak aportatuz. Aurkeztutako salaketen eta ordenan­tza honetan araututako gaien ikuskapena eta kontrola udal langile edo beste fun­tzionario ­batzuek egin ahal izango dute; eurok agintari­tza­ren agenteak izango dira eta akta egin ahal izango dute (non interesatuak bere desadostasuna adierazteko aukera izango duen). Akta hori interesatuari jakinaraziko zaio salaketa akta edo buletinaren bidez, eta eskumena duen udal organoari bidaliko zaio, beharrezko ­jotzen dituen neurriak har ­ditzan eta, behar izanez gero, zehapen espedientea abiaraz dezan.2.    Arau-hausteak delitu edo hutse­gite izan daitezkeenean, zehapena ezar­tzeko eskumena duen organo administratiboak jakinaraziko dizkio gertatutakoak jurisdikzio penalari, eta zehapen-prozedurarekin jarrai­tze­ari uko egingo dio ebazpen judizial irmoa ebazten ez den bitartean eta, orduan, ordura arte etengo da preskripzio-epea.              


3.    Espediente administratiboen instrukzio-agintariek kontu-har­tze judiziala baino lehen hartutako kautelazko neurriak indarrean egon daitezke agintari judizialen berariazko pronun­tziamendurik ez dagoen bitartean. III.TITULUA: ZEHATZEKO ARAUDIA1.atala: animalien babesa19.artikulua: Arau-hausteak1.-Arau-hausteak arinak izango dira: A)ordenantza honetako eginbeharrak ez betetzea, horrek hiritarren higiene, segurtasun edota lasaitasunarentzat transzendentzia larririk ez badu.B)Zentsuan identifikaziorik gabeko konpainiako animalien jabe izatea, identifikazio hori galdagarria denean.C)Animalien garraioa, Ordenantza honetan ezarritakoa bete gabe.D)Animaliak arreta eta zaintza egokia eskaini ezin zaizkien lekuetan edukitzea.E)Animaliak euren izaerarako berezkoak ez diren jarduera edo jokabide desegokietara edo tratu laidogarrietara behartzea.F)AIEOari zentsurako identifikazioaren berri edota, ekainaren 1eko Euskal Autonomia Erkidegoan txakurrak edukitzeari buruzko 101/2004 Dekretuko 3.artikuluan jasotakoaren arabera, txakurren zentsuko identifikazioan izandako aldaketak ez jakinaraztea.2.-Arau-hauste larriak izango dira:a)Animaliak beharrezko janari, edari eta osasun laguntzarik gabe izatea edo euren beharrizan fisiologiko eta etologikoetarako espazio aldetik eta arlo higieniko-sanitarioan egokiak ez diren instalazioetan edukitzea.b)Albaitariaren kontrol gabe edo, bereziki, animaliak babesteko eta garapen arauei buruzko ekainaren 1eko 101/2004 Dekretuko 9.artikuluan ezarritakoari jarraituz animalia esterilizatzea, mutilatzea edo sakrifikatzea.d)Animaliari txertorik ez jartzea edo egin beharreko tratamendurik ez egitea.e)Baimen gabe animaliak saltzea.f)Animaliei tratu txarrak eman edo eraso egitea, alferreko sufrimendua, lesioak edo mutilazioa eraginez.g)Animaliei, zuzenean edo janarien bitartez, sufrimendua edo alferreko kalteak eragin liezazkiekeen substantziak ematea.h)Kalteak eragin ditzaketen animaliak zaindu eta babesteko beharrezko eginbidea ez izatea.i)Bide eta espazio publiko hiritarretan eta higiezin kolektiboetan alde komunetan txakurrak kontrol gabe ibiltzea, animaliaren ezaugarrietarako kate edo uhal egokiarekin eutsi gabe, edo uhal hori 2 metrotakoa baino luzeagoa izanik.j)Animalien min edo sufrimendu larri eta agerikoetarako, albaitariaren beharrezko laguntza ez eskaintzea.k)Dagokien baimen administratibo gabeko ikuskizunetan animaliak parte hartzera behartzea.l)Hiru arau-hauste arin egitea, ebazpen irmo bidez zehapena ezarri zaizkienak, zehapen-espedientearen hasi den egun aurreko 2 urteetan.m)Ekainaren 1eko 101/2004 Dekretuko 5.1 eta 2.artikuluetan ezarritakoa ez betetzea, azalerako metro koadro bakoitzean txakurrak edukitzearen ratioari buruzkoan, eta artikulu horretan aipatutako ibilgailu eta lokaletan txakurrak sartu eta egoteari buruzkoan.n)Ekainaren 1eko 101/2004 Dekretuko 7.artikuluan animaliak edukitzeko baldintza berezietara behartutako txakurrentzat ezarritako baldintza berezian ez betetzea.o)Erregistro libururik ez edukitzea.p)Erregistro liburuak guztiz bete gabe edo datu batzuen faltan edukitzea.r)CITES araudia edo aplikagarri den beste edozeinetan ezarritakoa bete gabe, animalia espezieak saldu, eduki, trafikatu, salerosi eta erakustea.s)Dekretu honetan aipatutako establezimenduak irekitzeko baimenik ez izatea, edo baimen hori iraungita izatea.t)Erregistroari ez jakinaraztea establezimenduan edo zentroan egindako aldaketak.u)Ikuskaritzaren lanari traba egitea edo lan hori egiten ez uztea.3.-Arau-hauste oso larriak izango dira:a)animalia hiltzea, agresioz edo subsantzia toxikoak eman izanaren ondorioz.b)etxe-aberea edo konpainiako animalia abandonatzea.d)Simulatu gabeko krudeltasuna, tratu txarra edo sufrimendua erakusten duten eszenak filmatzea zinema edo telebistarako.e)Baimendutako ikuskizunetan parte hartzen duten animaliei anestesia, drogak eta beste produktu batzuk ematea haiek mantsotzeko, errendimendu fisiko handiagoa erakutsi dezaten…f)Txakur-arraza arriskutsuak hazi edo gurutzatzea.g)Pozoitutako janariak bide eta espazio publikoetan uztea.h)Hiru arau-hauste larri egitea, ebazpen irmo bidez zehapena ezarri zaizkienak, zehapen-espedientea hasi den egun aurreko 2 urteetan.20.artikulua: Zehapenak edo zigorrak1.-Animaliak babesteko urriaren 29ko 6/1993 legearen arabera, animaliak babesteari buruzko arau-hausteak honako zenbateko hauek dagozkien isunekin zehatuko dira:a)Arau-hauste arinetarako isuna: 30,05€-tik 300,51€-rab)Arau-hauste larrietarako isuna: 300,52€-tik 1502,53-rad)Arau-hauste oso larrietarako isuna: 1502,54€-tik 15025,30€-ra2.-Zehapenen zenbatekoak urtero eta automatikoki gaurkotuko dira kontsumorako prezioen adierazlearen arabera, adierazle hori aurreko urteko zehapenen zenbatekoei aplikatuko zaielarik.21.artikulua: Zehapenen mailaketa1.-Isunen zenbatekoa mailakatzeko eta aurreko artikuluko 3.idatz-zatian aurreikusitako zehapenen iraupena zehazteko, honako inguruabar hauek kontuan izango dira:a)Egindako arau-haustearen transzendentzia soziala eta sanitarioa, eta eragindako kaltea.b)Legez kanpoko irabazi-asmoa agerikoa izatea eta arau-haustetik irabazitakoaren zenbatekoa.d)Arauak hausten segitzea. Zehapen-espedientea abiarazi aurreko bost urteko epean Ordenantza honetan aurreikusitako arau-hausteren bat administrazio bidezko ebazpen irmoz zehapena ezarri bada, arauak hausten segitu dela ulertuko da.e)Arau-haustearen gaitzespen-mailan eragin dezakeen beste edozein, bai aringarria bai astungarria. Horretarako, bereziki esanguratsua izango da animalien aurka erakutsitako bortxakeria haurren edota adimen-urrituen egin izana.2.-Gertakari berberak arau desberdinetan tipifikatutako arau-hauste administratibo 2 edo gehiago eragiten dituzten kasuetan, zenbateko handiena dagokion isuna ezarriko da, eta espedientea izapidetzeko eta ebazteko eskuduna zehatzeko ahala duen organoa izango da.22.artikulua: Zehatzeko eskumena nori dagokio1.- Animaliak babesteko urriaren 29ko 6/93 Legean araututako foru organoen zeha­tzeko eskumenaren kaltetan izan gabe, Ordenan­tza honetan xedatutako arauaren bat hau­tsiz gero, arau-hausteak udalak zehatuko ditu.2.- Indarrean dagoen legeriak udalei emandako ahalmenen barruan, alkate­tza-lehendakari­tza izango da arin­tzat tipifikatutako arau-hausteak abiarazi eta ebazteko organo eskuduna.           3.- Udal osoko bilkura izango da larri­tzat tipifikatutako arau-hausteak ebazteko organo eskuduna.4.- Foru organo eskuduna izango da oso larri­tzat tipifikatutako arau-hausteak zeha­tzeko organo eskuduna.5.    Alkate­tza-lehendakari­tza­ren esku ­utziko da larri­tzat tipifikatutako arau-hausteen­tzako zehapenak ezar­tzeko eskumena. 23.artikulua: Arau-hausteen eta zehapenen preskripzioa1.-Arau-hausteak arinak badira 4 hilabetetara preskribituko dute, larriak badira urte1 eta oso larriak badira 2 urtetara.2.-Preskripzio-epea arau-hauste egunetik bertatik kontatzen hasita zenbatuko da.3.-Zehapenek 5 urtetara preskribituko dute zenbatekoa 305,00€-koa edo handiagoa denean eta urte 1era zenbatekoa txikiagoa bada.4.-Zehapenen preskripzio-epea zehapena ezarri duen ebazpenak irmotasuna lortzen duen egunetik hasita zenbatuko da.Arrisku­tsuak izan daitezkeen animaliak24. artikulua.    Arau-hausteak.1.    Arrisku­tsuak izan daitezkeen animaliak eduki­tzeko araubide juridikoari buruzko abenduaren 23ko 50/1999 Legearen arabera, arau-hauste administratiboak izango dira bertan tipifikatutakoak.2.    Arau-hauste oso larriak dira:a)    Arrisku­tsua izan daitekeen animalia abandona­tzea, edozein espezietakoa eta edozein txa­kur dela ere. Animalia abandonatu­tzat hartuko dira bai nahitaezko identifikazioa dutenak bai jatorria edo jabeari buruzko inolako identifikaziorik ez dutenak, betiere inor barik badabil­tza.

b)    Arrisku­tsuak izan daitezkeen txa­kurrak edo animaliak baimen gabe eduki­tzea.
c)    Arrisku­tsua izan daitekeen txa­kurra edo animalia edozein titulugatik saldu edo transmiti­tzea baimenik ez duen norbaiti.d)    Animaliak treba­tzea, euren agresibitatea aktiba­tzeko edo debekatutako zerbaitetarako.e)    Hartarako trebakun­tza-egiaztagiririk ez daukanak arrisku­tsuak izan daitezkeen animaliak treba­tzea.f)    Arrisku­tsuak izan daitezkeen animaliekin lehiaketak, ariketak, erakusketak eta ikuskizunak antolatu eta era­tzea, edo euretan parte har­tzea, animalien agresibitatea erakusteko eratu badira.3.    Arau-hauste larriak dira:a)    Arrisku­tsua izan daitekeen animalia aske uztea edo animaliak ihes egin ez dezan edo galdu ez dadin beharrezko neurriak hartu ez izana.b)    Animalia identifika­tzeko eginbeharra ez bete­tzea.c)    Erregistroko identifikazioari ezikusia egitea.d)    Arrisku­tsua izan daitekeen txa­kurra leku publikoren batean aurki­tzea muturreko gabe edo sokarekin lotu gabe.e)    Arrisku­tsuak izan daitezkeen animaliak garraia­tzea, 50/1999 Legeko 10. artikuluan xedatutako arauak urratuz.     

f)    Agintari eskudunek edo haien agenteek eskatutako datuak edo informazioa emateari uko egin edo eragozpenak jar­tzea, 50/1999 Legeak ezarritako fun­tzioak bete­tzen dihardutenean, edo emandako informazioa okerra izatea edo dokumentazio fal­tsua erakustea.
4.    Arau-hauste arinak izango dira abenduaren 23ko 50/1999 Legeko arauak urra­tzen diren kasuak, aurreko idatz-zatietan jasotakoetatik kanpo gera­tzen badira, batez ere honako kasu hauek:a)    Arrisku­tsuak izan daitezkeen animaliak bide eta espazio publikoetan eduki­tzea, animaliok berarekin batera darama­tzana edo kontrolpean dituena udal lizen­tzia gabe eta animaliak erregistroan inskribatu izanaren egiaztagiri gabe badago.b)    Arrisku­tsuak izan daitezkeen txa­kur bat baino gehiago erabil­tzea per­tso­nako bide eta espazio publikoetan.c)    Txa­kur arrisku­tsuak eduki­tzea kale eta espazio publikoetan 2 metro baino luzeagoa den uhal edo kate luzagarriarekin.d)    Arrisku­tsuak izan daitezkeen animaliak barruan dituzten instalazioetarako ezarritako segurtasun neurriak ez bete­tzea.e)    Animaliaren osasun egiaztagiria urtero ez aurkeztea.    

25. artikulua.    Zehapenak.
Aurreko idatz-zatian adierazitako arau-hausteei dagozkien isunak hauek izango dira:— Arau-hauste arinak, 150,25 €-tik 300,51 €-ra.— Arau-hauste larriak, 300,52 €-tik 2.404,05 €-ra.— Arau-hauste oso larriak, 2.404,06 €-tik 15.025,30 €-ra.26. artikulua.    Zehapen eran­tsiak eta kautelazko neurriak.1.    25. artikuluan tipifikatutako arau-hausteei eran­tsi­tako zehapenak honakoa ekar dezake: Arrisku­tsuak izan daitezkeen animaliak konfiskatu, dekomisatu, esterilizatu edo hil­tzea, establezimenduaren ­itxiera eta arrisku­tsuak izan daitezkeen animaliak eduki­tzeko lizen­tzia edo treba­tzaile-egiaztagiria aldi baterako edo behin-betiko baliogabe­tzea.        


2.    Arau-hausteak delitu edo hutse­gite izan daitezkeenean, eskumena duen agintari­tzak animalia ken­tzeko erabakia har dezake agintari­tza judizialak erabakia hartu bitartean, baina berehala jakinaraziko beharko zaio eskumena duen jurisdikzio-organoari horren guztiaren berri.3.    Eskumena duen agintari­tzak arrisku­tsua izan daitekeen edozein txa­kur kautelaz kontu-hartu eta aurreikusita daukan bilketa-zentrora eramango du, jabeak ekainaren 1eko 101/2004 Dekretuan jasotako neurriak bete­tzen ez baditu.            

27. artikulua.    Zeha­tzeko eskumena.
1.    Eusko Jaurlari­tzako Nekazari­tza eta Arran­tza Sailak izango du eskumena treba­tzeko gaitasunaren egiaztagiriarekin eta treba­tzaileak presta­tzeko ikastaroen homologazioarekin zerikusia duten arau-hausteetan.2.    Alkate­tza-lehendakari­tzak izango du eskumena gainerako beste arau-hauste guztietan. Eskumen-lurraldetik kanpo geratu bada, eskumena Eusko Jaurlari­tzako Nekazari­tza eta Arran­tza Sailak izango du.3. ATALA.  Hondakinak28. artikulua.    Arau-hausteak.Apirilaren 21eko 10/1998 Legearen arabera, honako hauek dira arau-hauste administratibo arinak, animaliei dagokienez:— Animalien gorozkiak uztea kale eta plaza publikoetan, haur-parkeetan, lorategietan eta, orokorrean, apaingarrirako edota per­tso­nen joan-etorrirako diren lekuetan.29. artikulua.    Zehapenak.Aurreko artikuluan adierazitako arau-hausteak 601,01 €-ra arteko isunarekin zehatuko dira.30. artikulua.    Zeha­tzeko eskumena.Alkate­tza-lehendakari­tza izango da zehapenak ezar­tzeko eskumena daukan organoa.4. ATALA.    Osasun antolamendua31. artikulua.    Arau-hausteak.Euskadiko osasun antolamenduari buruzko 8/1997 Legeko 36.2.b.1 artikuluaren arabera arau-haustea da agresioren bat eragin duen animalia albaitari ofizialak edo gaituak animalia hori beha­tzeko errekerimendua, eskumena duen udal organoak agindutakoa, edo har­tzen diren kautelazko neurriak ez bete­tzea.               32. artikulua.    Zehapenak.Aurreko artikuluan adierazitako arau-hausteak 3005,06 €-tik 15.025,30 €-ra bitarteko isunekin zehatuko dira, eta zenbatekoak ekainaren 26ko 8/97 Legeko 37.1 artikuluan xedatutakoaren arabera mailakatuko dira.33. artikulua.    Zeha­tzeko eskumena.Alkate­tza-lehendakari­tza izango da zehapenak ezar­tzeko eskumena daukan organoa.5. ATALA.  Ordenantzako haustea34. artikulua.    Arau-hausteak.Toki jaurbidearen oinarriak arau­tzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legeko XI. tituluan jasotakoaren babesean, gobernu lokala moderniza­tzeko neurriei buruzko abenduaren 16ko 57/2003 Legeak eran­tsi­takoaren babesean, arau-haustea izango dira honako hauek:a)    Ordenan­tza honetan bildutako eginbeharrak, debekuak edo mugak ez bete­tzea, arloko berariazko araudian tipifikatu ez direnak, arau-hauste arina izango dira.b)    Hiriko fauna kontrola­tze­arekin zerikusia duten jardueretan udal zerbi­tzuen fun­tzionamenduari traba egitea arau-hauste arina izango da.c)    Bide publikoan eta orubeetan hegazti, txa­kur, katu eta kaleko gainerako animaliei jatekoa ematea arau-hauste arina izango da.d)    Animaliak eduki­tze­aren ezaugarriei buruzko informazioa ez eman edo dokumentazioa ez erakustea, edo udal agintari­tzak eskatu ondoren animalia euren esku ez uztea, ordenan­tza honetako 19. artikuluan ezarritakoaren arabera, arau-hauste larria izango da.35. artikulua.    ZehapenakAurreko artikuluan tipifikatutako arau-hausteak honako isun hauekin zehatuko dira:— Arau-hauste oso larriak: 3000 €-ra arte.— Arau-hauste larriak: 1.500 €-ra arte.— Arau-hauste arinak: 750 €-ra arte.36. artikulua.    Zeha­tzeko eskumena.Alkate­tza-lehendakari­tza izango da zehapenak ezar­tzeko eskumena daukan organoa.6. ATALA.  Zehapen-prozedura37. artikulua.    Prozedura.Titulu honetan erregulatutako arau-hauste guztietarako zehapen-prozedura administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio prozedura erkidearen 30/1992 Legean, azaroaren 26koan, araututako zeha­tzeko ahalmenaren prin­tzi­pioetara doituko dira eta, aurreko ataletan adierazitako xedapen bakoi­tzari dagokion araubidearen jatorria zein den arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoen zeha­tzeko ahalmenari buruzko ­otsailaren 20ko 2/1998 Legea ezarriko da, edo zeha­tzeko ahalmena erabil­tzeko prozeduraren erregelamenduari onar­tzen duen abuztuaren 4ko 1398/1993 Errege Dekretua.38. artikulua.    Prozesu penalarekin konkurren­tzia.Instrukzio-egileak, prozedurako edozein unetan, uste badu instrukziopean dauden gertakariek legez kontrako izaera penala izan dezaketela, ebazteko eskumena duen organoari emango dio horren berri. Organoak bidezko­tzat ­jotzen badu instrukzio-egilearen ustea, Ministerio Fiskalari jakinaraziko dizkio gertakari horiek, eta instrukzio-egileari eskatuko dizkio egindako jarduketei buruzko argibideak.Halaber, prozedura administratiboak bil­tzen dituen gertakarien gainean prozesu penala egiten ari dela jakin ondoren, Ministerio Fiskalari eskatuko zaio egindako jarduketei buruzko jakinarazpena. Bestalde, prozedura administratiboak bil­tzen dituen gertakarien ondoriozko gertakarien gainean prozesu penala irekita dagoenean ere, horrelako beste jakinarazpen bat eskatu zaio Ministerioari.2.    Ministerio Fiskalaren jakinarazpena jasotakoan, prozedura penala ebazteko eskumena duen organoak prozedura etetea erabakiko du, harik eta epaileek behin betiko ebazpena eman arte.3.    Administrazioko prozedura penala eten arren, kautelazko neurriek beren hartan jarraitu ahal izango dute, betiere bateragarriak badira prozesu penalean hartutako neurriekin. Hala ere, neurri horiek ez dira bateragarri­tzat joko, baldin eta kautelazko neurri penalak nahikoak badira administrazioko prozedura penalean ain­tzat hartutako kautelazko helburuak lor­tzeko.Ministerio Fiskalari jakinarazi beharko zaio kautelazko neurriak har­tzeko edo beren hartan jarrai­tzeko egin­tza.4.    Nolanahi ere, epaileek ebazpen irmoan frogatu­tzat jotako gertakariek lotu egiten dituzte organo administratiboak, bidera­tzen diren prozedura penalei dagokienez.       


Administrazioak ofizioz berraztertuko ditu ebazpen penalean frogatu­tzat jotako gertakarietan oinarri­tzen ez diren ebazpen administratiboak, eta bat egin beharko du ofiziozko berrazterketako prozeduren arauekin.39. artikulua.    Jakinarazpena AIEOari.Zeha­tzeko eskumena duten organoek AIEOari bidaliko diote zehapen-prozedurari amaiera emango dion ebazpenaren kopia bat.XEDAPEN INDARGABE­TZAILEAHonen aurkako ordenan­tza, erregelamendu eta udal bando guztiak indargabetuta gera­tzen dira.AZKEN XEDAPENAOrdenan­tza hau indarrean sartuko da Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.I. ERANSKINAIDENTIFIKATU GABEKO ANIMALIAK
UZTEKO DOKUMENTUA
Animaliak babesteko urriaren 29ko 6/1993 Legeko 16. artikuluan eta animaliak eduki eta babestea arau­tzen dituen udal ordenan­tzako 9. artikuluan ezarritakoaren arabera, animalia aldi bateko ­utziko zaio honako honi:Jaun/andrea: .......................................................................... NAN: ...........................................Helbidea: .............................................................................. Lurraldea: ........................................................................ Kalea:  ..................................................................................................... Telefonoa: ................................... emaila: .................................. identifikaziorik ez daukan animalia hau, erregistro zk.: ............. eta ezaugarri hauek dituena:Arraza: ................................... Kapa: ................................... Kolorea: ................................... Sexua: ...................................... Gaitasuna: ...................................  Gutxi gorabeherako adina: ................................... Zentrora sarrera-eguna: ...........................        Behean izenpetu duenak hitz eman du animalia zain­tzeko eta zentrora itzul­tzeko hala eskain­tzen bazaio, beste hirugarren per­tso­naren batek animaliaren legezko jabea dela froga­tzen badu.Era berean, animaliak eduki eta babesteko udal ordenan­tzako 5-1 eta hurrengo artikuluetan ezarritako suposamenduetan, zentro honetara etorriko dela hitz eman du animaliari ofizioz identifikaziorako mikro­txipa ezarri diezaioten, animalia zentroan sartu den egunean konta­tzen hasi eta hilabeteko epean, edo beste albaitari­tza zentro edo klinikaren batean ezarri diotela egiazta­tzen duen ziurtagiria aurkez dezan.........................., ...........(e)ko .........................aren ..........(a).Irakurrita eta onartuta:
(animalia ­utziko zaion per­tso­naren sinadura)
II. ERANSKINAAGRESIOA GERTA­TZEAN ANIMALIA BEHA­TZEKO DERRIGORREZKOTASUNAREN JAKINARAZPENAAnimaliak babesteko urriaren 29ko 6/1993 Legeko 11. artikuluan ezarritakoarekin bat, udalek, beste ­batzuen artean, gizakiren bat eraso duten animaliak isolatu edo interna­tzeko agindua eman behar du animalia behatua izan dadin.       


Era berean, animaliak eduki eta babesteko udal ordenan­tzako 11. artikuluan xeda­tzen du lesioak eragin dituen animaliaren jabeak edo eduki­tzaileak jarraitu behar duen prozedura eta prozedura horri ez jarrai­tze­ari dagokion zehapena.      


Goikoarekin bat, honako hau jakinarazten zaizu:Lehenengo: Lesioa eragin duen animaliaren jabearen edo eduki­tzailearen datuak:        
................................................................................ jaun/andrea, udalerria: ..................................................................................... kalea: ..............................................................., zk.: ................... NAN: ............................................. Tel.: .................................... Animaliaren identifikazio zk. (hartara behartuta dauden animaliak): ............................................, arraza: ..................................
Goialdean zehaztutako jabe edo eduki­tzaile horri jakinarazten zaizu, 24 orduko epean zuk zeuk aukeratutako albaitari ofizial edo gaitu batek animalia hamalau egunetan behatu behar duela. Behaketaldia buka­tzean, 48 orduko epea izango duzu, .............................ko udaleko ..........................(a)ri albaitariaren txos­tena bidal­tzeko.
Bigarrena: Edozein argibide edo informazio gehiago
jaso­tzeko, jo ......................................................ko udaleko ............................(a)rengana, (helbidea) edota ........................... telefonora deitu.
............................., ........(e)ko .......................aren ...........(a).Irakurrita eta onartuta:
(animaliaren jabe edota eduki­tzailearen sinadura)
  
argazkia erantsi