Itsasondoko Udala

OPERARIO LANPOSTURAKO BEHIN BETIKO ONARTU ETA BAZTERTUEN ZERRENDA

admin(e)k bidalita Ast, 2008-04-08 07:45(e)an.

IRAGARKIA

Itsasondoko Udalak  zerbitzu anitzetako operario baten lanpostua betetzeko  onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda, eta lehen ariketarako dataren iragarkia.

Udal honetako Alkateak 2008ko martxoaren 10ean emandako ebazpenaren bidez, Lan desberdinetako operario baten lanpostua betetzeko egindako deialdira aurkeztutako pertsonen onartu eta baztertuen behin behineko zerrendak onartu ziren. Aipatu erabakia 2008ko martxoaren 27ko GAO-ean eta udaleko iragarki taulan argitaratu zen.

Behin-behineko zerrenda horien aurka erreklamazioak jar­tzeko 10 laneguneko epea ezarri zen.

Aipatu epean aurkeztu diren erreklamazio horiek aztertu eta izangaien behin-behineko zerrendan eranskinean azal­tzen diren aldaketak egin ondoren,  alkateak apirilaren 8an hartutako erabakiaren bidez, onartu eta baztertutakoen zerrenda behin betiko onartzea erabaki du, eranskinean agertzen denaren arabera. Aldi berean lehen ariketako dataren egunaren berri ematea erabaki da.

Erabaki hau behin betikoa da eta amaiera ematen dio administrazio bideari. Interesatuek erabaki honen aurka zuzenean administrazioarekiko auzi errekur­tsoa aurkez dezakete Administrazioarekiko Auzietako Donostiako Epaitegian, argitalpenaren biharamunetik hasita bi hilabeteko epean.           Hala ere partikularrak, aukera dute horren aurretik berraz­ter­tzeko hautazko errekur­tsoa aurkezteko, argitarapenaren biharamunetik hasita hilabeteko epean. Hori eginez gero, ezingo da administrazioarekiko auzi errekur­tso­rik aurkeztu harik eta berrazter­tze­koaren berariazko ebazpena eman edo ustezko ezespena gertatu arte. Dena dela, egoki iri­tzi­tako beste edozein errekur­tso aurkez daiteke.         Hau guztia denen jakinaren aurrean jar­tzen da.

                                             ERANSKINA

                                        ONARTUTAKOEN BEHIN BETIKO  ZERRENDA

  • 1. APEZETXEA ARREGUI XABIER
  • 2. ARANA GALARZA, JESUS
  • 3. ARBILLA IRAOLA, JUAN MARIA
  • 4. ARTOLA ALTUNA, MIKEL
  • 5. BELOKI ALKORTA, IÑIGO
  • 6. GARCIA CALZADA, FERMIN
  • 7. GALARZA INCHAUSTI, UNAI
  • 8. IRADI TEJERIA, GARIKOITZ
  • 9. IZTUETA MENDIZABAL, ILDEFONSO
  • 10. KARRERA MENDIZABAL, J. AGUSTIN
  • 11. MARTINEZ SILVA, JUAN CARLOS
  • 12. MITXELENA OTAÑO, FERMIN
  • 13. OLARIAGA AROSTEGI, JOSE ANTONIO
  • 14. ZABALO ETXEBERRIA JULEN
  • 15. ZAPIRAIN LARRAZA, JOSE MARIA

                                  BAZTERTUTAKOEN ZERRENDA ETA ARRAZOIA

01 BARRENECHEA ARTOLA, IGOR            

(Dokumentuak konpultsatu gabe aurkeztea)

02 ETXABE  ZABALA, YON ANDER

Instantzia sinatu gabe)

03 IRAOLA REZOLA, AITOR

(N.A. eta GIDATZEKO KARNETA aurkeztu gabe)

04 IRIZAR FANLO, IKER

(Dokumentuak konpultsatu gabe aurkeztea)

05 LEGORBURU ROYO IÑAKI

(GIDATZEKO KARNETA konpultsatu gabe)

LEHEN ARIKETA:    Oposaketa aldiko lehen ariketa, datorren APIRILAREN 24ean goizeko 10etan, ITSASONDOKO UDALETXEAN egingo da. Proba egiteko N.A. ekartzea ezinbestekoa izango da.

Itsasondon, 2008ko apirilaren 8an

Alkatea,

argazkia erantsi