Itsasondoko Udala

Udalerriari buruz

admin(e)k bidalita Ost, 2006-05-26 10:07(e)an.

Gipuzkoako Goierrin, Murumendi mendiaren oinetan zutitzen den herria dugu Itsasondo bi zatitan bereizitako hirigunea du: Bata N-1 errepide zaharraren ondoan, Oria ibaiaren barrenean eta bestea Murumendi mendiaren hegalean mailakaturik sakabanatuta. Ondoko herri hauek ditu mugakide: iparraldean Bidania eta Beizama, ekialdean Legorreta eta Altzaga, hegoaldean Arama eta Ordizia eta mendebaldean Beasain.

Itsasondoren azalera 8,9 kilometro karratutakoa da, berau 160 metrotako altueran kokatuta dagoelarik. Bere lurzoruaren ezaugarri nagusia arbelez osatutako lur eremu zabalen jabe dela da, zenbait garaietan beraien ustiakuntzak garrantzi haundia izan duelarik herriaren garapenean.

Udalerrira iristeko biderik errezena N-1 errepidea Ordizia parean utzi eta Itsasondora eramango gaituen GI 2133 errepidea hartzea da.

Herritik hiri nagusietara errepidez joateko tarteak

  • Donostia.........43 Km
  • Bilbo................88 Km
  • Gasteiz.............74 Km
  • Iruñea................77 Km
  • Baiona.............96 Km
  • Madril............407 Km

Gertuko Aireportuak

  • Hondarribia-Donostia
  • Foronda-Gasteiz
  • Loiu-Bilbo
argazkia erantsi