
Itsasondoko Udalak Dinamizatzaile lanpostu bat betetzeko egindako deialdia dela eta, 2007ko azaroaren 30ean argitaratu zen aipatu deialdirako onartu eta baztertutakoen zerrenda.
Aipatu zerrendaren aurka inolako erreklamaziorik aurkeztu ez denez, argitaratutako zerrenda behin betikotzat hartu da.
Onartutako izangai guztiei jakin erazten zaie:
1.- Euskerazko proba, datorren urtarrilaren 24ean, goizeko 9etan egingo dela, Itsasondoko Udaletxean. Proba hori honako izangaiek egin beharko dute:
Leire Albiz Gonzalez
Maria Luisa Becerra Santiago
Maider Altuna Santiago
Jagoba Miranda Garcia
Euskerazko froga honako hauez osatuta egongo da:
Idatzia
Entzumena. Entzundakoarekin erlazionatutako 10 galdera test modukoak erantzutea.
Idazlana
Ahozkoa
2.- Bigarren proba Azterketa praktikoa URTARRILAREN 29an, goizeko 9,30tan, Itsasondoko Udaletxean egingo dela. Proba honetara deitzen zaie, onartutako izangai guztiei, euskerazko proba gainditzen ez dutenak izan ezik.
Proba egunetan boligrafoa eta N.A. ekartzea derrigorrezkoa izango da.