Albisteak

Udaletxeko 1. solairuaren inaugurazioa

Udaletxeko 1. pisuaren obra bukatzear da. Abenduak 13 arratsaldeko seietan inaugurazioa egingo da "Itsasondo Ekinez Egina" parte hartze prozesuaren herri batzar batekin.
Udaletxean egin den obra honen bidez udaletxe zaharraren berrikuntza prozesuan beste aurrerapauso garrantzitsu bat eman da eta aspalditik herriak behar zuen  erabilera anitzeko areto multimedia bat edukiko dugu. Herritar orok erabili ahal izango du gune berri hau, kultur edo herriarentzat interesgarri izan daiteken beste edozein ekitaldi antolatzeko.
 

LIBURUTEGIKO ARRETA ZUZENA: ZERBITZU BERRIA

Herri bizitza taldean egin zen eskaerari erantzunez, Itsasondoko liburutegiak, arreta zuzena eskainiko du hilean behin, urritik abendura arte. ( froga moduan, benetako beharra zein den aztertu nahi delako)
Honen helburua, liburutegia herritarrengana gerturatu eta zerbitzu bat gehiago ematea da. Bertara gerturatzen denak, txartel eskaera egin dezake, txartelak jaso, liburuak eskatu, liburuak topatzen ikasi dezake ( sarean adibidez), kzguneko eskabidea egin dezake eta horrez gain, kexak, proposamenak egiteko aukera izango du.

UDALEKUAK MARTXAN

Aisialdiko jardueren egitaraua atzo hasi zuten Itsasondon, Guraso Elkarteak antolatuta. Herriko haurrek (2-11 urte bitartekoak) bertan izango dituzte udalekuak aurten ere, uztailaren 19ra arte. 36 haurrek eman dute izena, eta hiru begirale ariko dira haiekin lanean. Gaztelekukoek ere egitarau berezia izango dute uztailean. 17 nerabek eman dute izena. Herrian ezezik, kanpora ere irtengo dira, txangoetan: [...]

ESKOLA TXIKIEN JAIA

Olaberriko eskola txikikoak euskal herriko itzulian

Itsasondoko Herri Eskolak, Gipuzkoako hainbat eskola txikiekin batera Gipuzkoako Eskola Txikian eguna ospatzen du. 
Eskola txikiak behar eta arazo berdintsuak izaten dituztenez, elkar hartuaz beraie aurre egin eta elkarren arteko sare bat egitea bultzatzen dute.
Aurten Olaberria Herri eskolak antolatzen du, bai Goierriko Eskola Txikien jaia, Maiatzaren 25ean eta Gipuzkoako eskola txikien jaia, ekainaren 9an.
Informazio gehiago eta egitaraua ondorengo loturan duzue

LIBURU AZOKA

Apirilak 23, Liburuaren nazioarteko eguna dela eta, ekintza bereziak egingo dira Itsasondon.

  • APIRILAK 22-26, goizeko ordutegian, liburutegitik kanpo gelditu diren liburuak hartzeko aukera izango da. 5 liburu 3€ truke. GOIZEZ UDALETXEAN
     
  • APIRILAK 24, ludotekan HAUR LIBURUAREN azoka txikia egingo da. BI LIBURU, JOSTAILU BATEN TRUKE.
     
  • APIRILAK 26, AZOKA EGINGO DA PLAZAN, GAZTELEKUAK ANTOLATUTA. DESKONTU BEREZIAK. ORDUTEGIA: 17:00 19:30

ZERBITZU MINIMOAK

Legorreta Itsasondo Ordizia Beasain Ormaiztegi Hospital
09:20 09:23 09:25 09:30 09:45 10:00
10:10 10:20 10:25 10:35 10:40 10:45

Hospital Ormaiztegi Beasain Ordizia Itsasondo Legorreta
11:00 11:03 11:05 11:10 11:25 11:40
11:45 11:55 12:00 12:10 12:15 12:20

Orriak