Albisteak

TIPI TAPA

Ekaina eta uztaileko asteartetan, arratsaldeko 17:00tan herriko plazan elkartu eta Aramatik barrena itzulia edota Ordiziara nahiz Legorretara bidegorrian barrena egin ditzazkegu paseoak, inguruko bazter nahiz txoko ederraz gozatu eta bide batez gure osasunari mesedea eginez.

NERABEENTZAT UDALEKUAK: IZEN EMATEA IREKITA

Itsasondoko nerabeen zerbitzuak, herriko 10-17 urteko nerabeentzat udako ekintzak antolatu ditu.Beraiekin egin diren saion bidez, nerabeek erabaki dute zer egin nahi duten: Eskulanak, patata tortilla lehiaketa, mendi buelta, karretara eta afaria, Sobron abentura parkera irteera...
Parte hartu nahi duenak izena eman dezake, EKAINAK 26 baino lehen, horretarako prestatu den eskuorria bete eta udaletxean edota gaztelekuan entregatuz. Informazio gehiago ainara@itsasondo.eus 

BANDOA

Naiz eta behin baiño gehiagotan txakurrei buruzko bandoak eman, oraindik ere herriko zenbait bide, plaza, haur parke eta lorategietan beraien kakak jaso gabe uzten dira.
Beraz, jakin erazten da, animalien jabeek betebeharrak dauzkatela Euskal Autonomia Erkidegoan Txakurak edukitzeari buruzko ekainaren 1eko 101/2004 Dekretuak eta 1993ko urriak 29ko animalien babestekoan, zehazten denaren arabera.
101/2004 Legearen 4. Artikulua.- Jabearen edo edukitzailearen betebeharrak:

HERRI BARATZA

Goiko kalean Udalak egokitutako herri baratzako 2 partzela libre geratu dinenez, honen bidez dei egiten zaie interesaturik dauen herritar guztiei udaletxean izena emateko.
Urtean 30 €-ko kuota ordaindu behar da.
Aurkeztu beharrekoa N.A.-ren kopia eta baldintzak betetzen dituela adierazten duen idatzia.
Eskatzaile gehiago azaltzen badira, zozketa bidez erabakiko da.
Izena emateko azken eguna: MAIATZAK 15

Orriak