Albisteak

MAKROBIOTIKA TAILERRA

Datorren larunbatean, otsailak 28, makrobiotika tailerra izango da Itsasondoko Bizi Nahi elkartean, goizeko 9:30etatik 14:30etara. Bertan udaberriko energia nolakoa den aztertuko dugu, medikuntza txinatarreko "zuhaitza" elementuari buruz arituko gara (gibela eta behazuna elementu horri dagozkio), eta gorputza neguko lozorrotik nola esnatu ikusiko dugu, udaberriari ongietorria egiteko.

HAURREN HERRIA TXANGOA

Hotz baina eguraldia lagun izan genuen larunbatean. 35-40 haur eta heldu inguru bildu ginen eta denon artean Itsasondoko txokoak arakatu eta hobetzeko proposamenak izan genituen hizpide, ITSASONDO HERRI BIZI ETA AKTIBOA eraiki asmoz. Bukatzean Bizi Nahi jubilatu elkartera gerturatu ginen, jubilatu elkarteko kideek prestatutako salda goxo goxoa edatera, gorputza berotu eta mingaina astintzera berriz ere!

MUS TXAPELKETA

Joan zen larunbatean, Urtarrilak 24 jokatu zen Euskal Herriko Mus txapelketa Itsasondon eta Legorretako Joseba Goikoetxea eta Patxi Salazar izan ziren irabazleak. Bigarren Itsasondoko Lontxo Arza eta Jose Ignazio Arbilla izan ziren.
ZORIONAK GUZTIOI!

E- LIBURUTEGIA MARTXAN DUGU!!!

Internet bidez eduki digitalen irakurketa errazten duen plataforma bat da. Irakurketa hori, streaming, ordenagailu edo gailu mugikorren bidez egin daiteke. Zerbitzu horretara sartzeko : www.euskadi.net/eliburutegia
Baldintzak:
- Liburutegiko txartela eta pasahitza izatea. ( pasahitza ez baduzu, udaletxean berria emango zaizu.Txartelik ez baduzu, egin orain eskaera)
- Internet konexioa
- Gailu bateragarria eta interneteko sarrera
Info +

HERRI BATZARRA

Urtarrilak 8 / 19:00tan KULTURGUNEAN
2014 urtean hiru lan taldeetan egin diren lanen emaitzak ikusi eta entzuteko aukera!!
Gogoratu webguneko PARTE HARTZEA atalean ere, bileretako aktak zintzilikatuta dituzuela, nahi duzuena jeitxi eta ikusteko!!

Orriak