Albisteak

DOKUMENTAL EMANALDIA - E.H. EZKUTUKO ZORRA

APIRILAK 16 - 19:00tan KULTURGUNEAN
Gaur egun, kontsumitzen ditugun material gehienak oso urrutitik ekartzen dira. Iparraldean kontsumitu eta ekoizten dugun produktu ugarik, Hegoaldeko herrialde txirotuetan dute jatorria, bertan kutsatzea edo langileak baldintza prekarioetan kontratatzea errazagoa eta merkeagoa baita. Gure jarduera ekonomikoak zein kontsumoak Hegoaldeko herrialdeetan kalte ekologiko eta sozialak eragiten dute, haiekiko zor bat sortuz, zor ekologikoa, alegia.

ITSASONDO - ORDIZIA BIDEGORRI ZATIAREN INAUGURAZIOA

GAUR ITSASONDO - ORDIZIA BIDEGORRI ZATIA INAUGURATU DU ALDUNDIAK
2015eko martxoak 12, osteguna
Gaurkoan Itsasondo eta Ordizia lotzeko bidegorri zatia ofizialki ireki du Aldundiak. Era horretan Itsasondo eta Ordizia herriak bidegorri bidez lotuta geratu dira eta, aldi berean, bidegorriak bat egingo du Ordiziako udal bidegorriarekin mutur batean eta beste batean Itsasondo - Legorretan bidegorriarekin.
Azpiegitura berria 1.230 metro luze da eta oinezkoentzako eta txirrindularientzako tokia dauka, karril bana markatuta dituelarik.

MAKROBIOTIKA TAILERRA

Datorren larunbatean, otsailak 28, makrobiotika tailerra izango da Itsasondoko Bizi Nahi elkartean, goizeko 9:30etatik 14:30etara. Bertan udaberriko energia nolakoa den aztertuko dugu, medikuntza txinatarreko "zuhaitza" elementuari buruz arituko gara (gibela eta behazuna elementu horri dagozkio), eta gorputza neguko lozorrotik nola esnatu ikusiko dugu, udaberriari ongietorria egiteko.

HAURREN HERRIA TXANGOA

Hotz baina eguraldia lagun izan genuen larunbatean. 35-40 haur eta heldu inguru bildu ginen eta denon artean Itsasondoko txokoak arakatu eta hobetzeko proposamenak izan genituen hizpide, ITSASONDO HERRI BIZI ETA AKTIBOA eraiki asmoz. Bukatzean Bizi Nahi jubilatu elkartera gerturatu ginen, jubilatu elkarteko kideek prestatutako salda goxo goxoa edatera, gorputza berotu eta mingaina astintzera berriz ere!

Orriak