Agenda

Hankaz gora Ipuin kontaketa antzeztua

Eguna: 
Urriaren 30an, Ostirala

HANKAZ GORA!
Berdintasuna, elkartasuna, integrazioa.... istorioak!!!
Deibizen hamaiketakoaren une goxoa da. Lantegitik atera eta infusioa hartzen du egunero egunkaria irakurtzen. Egunkarietako historioak ez dira batere politak eta beste batzuk kontatu behar direla konturatzen da. Entzuteko prest?
4-8 urte bitarteko haurrentzako emanaldia izango da, 4-6 urte bitartekoak heldu baten laguntzaz etorri beharko dute. 
Izen ematea beharrezkoa da:
https://forms.gle/HiMYdfExxqRWVdpY
 

GURE ESKU DAGO EKIMENA

Eguna: 
Urriaren 31an, Larunbata

BERTAN BEHERA 
Gure Esku Dago taldeak eta alor anitzetako beste 24 eragilek osatutako Hamaika Gara dinamikak, Euskal Herrian inoiz egin den sinadura bilketarik handiena abiatu behar du erabakitze eskubidearen alde.
Itsasondoko Gure Esku Dago taldetik ere bat egin nahi dugu dinamika honekin, zihur bait gaude gure herriak bizi duen gatazka politikoa gainditzeko erabakitze eskubidea gauzatzea ezinbestekoa dela.